eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Denboralea aldendu den arren, zeru hodeitsuak eta euria izango dugu igande arratsaldera arte. Euskalmetek iragarri duenez, ekainerako egokiagoa den tenperaturarekin hasiko dugu hurrengo astea.
Informazio gehiago (1)
Denboraleak ekarritako aste honetako ezegonkortasuna bidelagun izango du udaberriko azken asteburuan zehar. Zeru estaliak, euria eta termometroek ez dituzte 20 graduak gaindituko, Euskal Meteorologia Agentziak (Euskalmet) jakinarazi duenez.
Gaur, ostirala, zeruak nahiko hodeitsu izango ditugu Kantauri isurialdean eta goizean euri apur bat botako du, batez ere Iparralden, Nafarroako iparraldean eta Gipuzkoan. Hego partean zeruan hodei ugari ikusiko baditugu ere, ateri egongo da. Tenperatura maximoak 18-19 gradu artekoak izango dira EAEko hiru hiriburutan eta Iruñean.
Larunbatean, ekainaren 19an, egoera bere horretan jarraituko du. Zeruak lainotuta egongo dira eta euria izango dira protagonista nagusiak, bereziki, Kantauri isurialdean. EAEko hegoaldean, eguraldi hobea izango da, baina tarteka zer edo zer busti dezake. Iparraldeko haize ibiliko da eta kostaldean eta mendi inguruetan tarteka, gogor. Tenperatura gradu bat edo bi jaitsiko da, 15-18 gradutan kokatuz.
Igandean, goizean goizetik zerua estalita egongo da eta euri txikia egingo du. Arratsaldean atertzera egingo du, baina kantauri isurialdean zeru goibelarekin jarraituko dugu eta barnealdean, aldiz, ostarte zabalak irekiko dira. Larunbatean baino freskoagoa izango da giroa, tenperatura 14-17 graduren bueltan ibiliko da.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa