13:27

eguraldia

Iragarpena

Abisu horia barnealdean astelehen honetarako, elurra dela eta

Agentziak | Erredakzioa

Aldi berean, beste abisu hori bat ere ezarri da barnealdean, muturreko tenperatura baxuak egongo baitira goizaldetik hasi eta 10:00etara bitartean.

8:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Segurtasun Sailak abisu horia indarrean jarri du astelehen honetarako, egunean zehar elur-maila 1.000 metrotik 800-900 metrora jaitsi ahal delako barnealdean.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak zehaztu duenez, abisu horia goizaldeko 03:00etatik gaueko 21:00ak arte egongo da indarrean.

Aldi berean, beste abisu hori bat ere ezarri da barnealdean, muturreko tenperatura baxuak egongo baitira goizaldetik hasi eta 10:00etara bitartean. Izotz txikia egingo du Arabako zenbait lekutan goizaldean eta goizean goiz. Mendi inguruetan, berriz, du egun osoan egingo du izotz txikia.

Euskalmeten arabera, bihar ipar isurialdean zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, gainera noizean behin trumoiak jo eta txingorra egin dezake. Hegoaldean tarteka ostarteak zabalduko dira, baina euria ere egingo du. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, zakar samar kostaldean.

Tenperatura minimoak Gasteizen egingo duen gradu bakarraren eta Bilbon egingo dituen 6 graduen artean egongo dira. Tenperatura maximoak, berriz, 9 (Gasteiz) eta 12 (Bilbo) gradu bitartekoak izango dira.

Astearteari dagokionez, giro bustiarekin jarraituko dugu. Euri gehien ipar isurialdean egingo du eta goizaldean baliteke trumoi-ekaitzen bat izatea.

Arratsaldean atertzera egingo du: eguerdi partean barnealdean eta gero gainerako tokietan. Elur-maila 800-1.000 metro ingurukoa izango da goizaldean eta goizean goiz, baina egunak aurrera egin ahala 1.300 metrotik gora igoko da.

Nafarroan ere elurra

Nafarroako meteorologia zerbitzuaren arabera, foru Erkidegoan ere elurra egin dezake astelehenen 800 metroko mailan.

Iruzkinak