09:10

eguraldia

Iragarpena

Termometroak 30 graduren bueltan ibiliko dira

Erredakzioa

Euskalmeten arabera, udako giroa nagusi izango da gaur, baina bihar etorriko den fronte baten ondorioz, zeruak lainotuko dira eta euria egin lezake arratsaldean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguzkia eta tenperatura altuak lagun izango ditugu hurrengo egunetan, Euskadiko Meteorologia Agentziak (Euskalmet) jakinarazi duenez.

Asteazkeneko joerari jarraituz, ostegunean beroa eta zeru urdinak gailenduko dira. Euskalmeten arabera, beroaren ondorioz, bero-hodeiak sortuz joango dira, eta Pirinio aldeetan trumoi-ekaitzak izan litezke. Tenperatura beroenak 26 eta 30 gradu artean kokatuko dira.

Eguzkiak gogotik berotuko du uztailaren lehen egunean. Hego haizeak eta eguzkiak, tenperaturaren gorakada eragingo dute ostegunean; termometroek 30 graduren muga gainditu lezakete, bereziki barnealdean. Eguerditik aurrera, haizeak ipar-ukitua izango du kostaldean eta giroa zertxobait goxatuko da.

Fronte baten ondorioz, udako giroa kaskartu egingo da bihar, uztailaren 2an. Goizean hodeiak agertuko dira zeruan eta arratsaldean hodei ilunak iristen joango dira eta zaparradaren bat bota dezake. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturak apur bat behera egingo du, termometroak 25-30 graduren bueltan ibiliko dira.

Larunbatean, nabarmen freskoago egongo da. Maximoak, kostaldean, 20 graduren bueltan egongo dira. Euria egingo du egunaren lehen partean, gero, arratsaldean, atertzera joko du.

Igandean, tenperaturak gora egingo du, eta, goizean euri apur bat egiteko aukera dagoen arren, garbituko du. Erabat argi ez da egongo, hori bai.

Astelehenean, hodei batzuk egongo dira hasieran, baina giro lehorra izango dugula dirudi.

Iruzkinak