eguraldia
Iragarpena
Agentziak | Erredakzioa
Horrez gain, itsasaldeko arriskuagatik beste bi abisu izango dira indarrean bihar, olatu handiak espero dira eta.
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du asteartean eta asteazkenean, Bizkaian eta Gipuzkoan, euri-jasa handiak izango direla iragarri baitute. Horrez gain, asteazkenean beste bi abisu hori jarriko dituzte indarrean itsasaldeko arriskuagatik, 3,5 metroko olatuak espero baitira.
Abisu horia astearte goizean aktibatu dute, 06:00etan, eta asteazken eguerdira arte egongo da aktibatuta; izan ere, isurialde atlantikoko zenbait tokitan metro koadroko 60 litro botatzea espero dute. Lurraldearen ekialdean, 80 litro pila daitezke metro koadroko.
Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, gogotik egingo du euria gaur eta bihar. Tenperatura minimoek gora egingo dute gaur, eta maximoak, berriz, ez dira aldatuko edo apur bat egingo dute behera.
Itsasoan ere ez da giro izango. Gauerditik asteazkeneko 09:00ak arte, beste bi abisu hori izango dira indarrean itsasaldeko arriskuagatik, olatu handiak (3,5 metrorainokoak) espero baitira. Abisuetako batek lehen bi milietako nabigazioari eragingo dio, eta besteak, kostaldeari (baliteke olatuek kostaldean kalteak eragitea).
Ostegunean, zeruak hodeitsu edo oso hodeitsu jarraituko du, eta bereziki kostaldea bustiko du. Elur-maila 1.000-1.200 metrora jaitsiko da gauean. Tenperatura minimoak apur bat jaitsiko dira, eta maximoetan ez da aldaketarik espero.
Ostiralean ere, giro makurra izango dugu, eta elur-kota beherago, 1.000 metroko mailan, kokatuko da. Tenperaturek, berriz, goranzko joera izango dute.
Goizaldean pilatutako #euri-a
— Euskalmet (@Euskalmet) 10 de enero de 2017
Precipitación acumulada durante la madrugada pic.twitter.com/1ZzQ5Eez75
>
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa