eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Astelehen honetan giro eguzkitsua, baina astearte arratsaldetik aurrera hodeiak sartuko dira eta euria botatzeko arriskua egongo da.
Gaur, astelehena, giro eguzkitsuaz gozatu ahal izango dugu eta zerua hodei gutxirekin mantenduko da, Euskalmeten arabera. Barrualdean berriz, bero-hodeiak garatuko dira. Tenperaturak gora egingo du eta barrualdean 30 gradu inguruan izango dira eta kostaldean 26 gradu inguruan.
Asteartean hodeiak sartuko dira eta freskatu egingo du, baina giro eguzkitsua izango dugu ia egun osoan zehar. Arratsaldean izango da hodeiak ugarituko direnean eta barrualdean ekaitz-zaparradak botatzeko arriskua egongo da. Ibiliko den iparraldeko haizeak tenperaturak gradu pare bat jaistea eragingo du.
Asteazken goizean hodeiak ugaritzen joango dira eta arratsaldean izango da euria egingo duenean. Bero-hodeiak sartuko dira arratsaldean eta zaparradak botako ditu barrualdean. Tenperaturak jaitsi egingo dira eta 23-26 gradu inguruan izango dira.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa