eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Haizeak gogor joko du eta tenperatura 20º-ren bueltan ibiliko da, kostaldean batez ere. Alerta horia astelehenera arte ezarri dute, haizea, euria eta olatu handiak direla eta.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak alerta horia ezarri du; igandean eta astelehenean hiru metro inguruko olatuak direla eta.
Tenperaturari dagokionez, 15-20º-ren inguruan ibiliko da; beroenak ipar-partean eta epelenak, aldiz, barnealdean gehienbat.
Gaur, igandean, giro euritsua nagusi izango da Euskadin, zaparrada handiak botako baititu, batez ere arratsaldean. Haizeak gogor joko du, hegoaldetik hasiko da jotzen, eta gero mendebalderantz hedatuko da.
Bihar, astelehenean, egun hodeitsua izango da euskal lurraldean. Zaparrada mardulak botako ditu tarteka-marteka. Haizeak, iparraldetik, bolada gogorren bat utziko du.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa