eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Alerta laranja dago oraindik olatu handiengatik eta abisu horia haizete gogorrak direla eta. Arratsaldean eguraldiak hobera egingo du nabarmen.
Albisteak (1)
Itsasoko denboralea eta haizearen indarra arindu egingo da datozen orduetan, hala ere, bost metrotik gorako olatuak izango dira gaur goizean.
Hori dela eta, alerta gorritik laranjara jaitsi badute ere, alerta dago itsasoaren indarra dela eta. Gainera, abisu horia ere ezarri dute haizeak 100 km/h abiadura harrapatuko duelako.
Euriak protagonismo berezia izango du gaur eta metro karratuko 15 litro inguru jasoko dituzte ordu betean zenbait puntutan. Euskalmetek iragarri du euria gogotik botako duela Kantauri isurialdean, eta ekaitzak ere jo omen dezake.
Arratsaldean, euriteak arindu egingo dira eta tarteka bakarrik egingo du. Haizea ere ahuldu egingo da datozen orduetan.
Nafarroan ere egoera antzerakoa izango da, hau da, euria ugariagoak izango dira iparraldean.
Tenperatura beroenak murriztu egingo dira eta 10 eta 12 ºC inguruan kokatuko dira.
Arazoak errepidean eta itsasoan
Atzoko denboraleak kalte material handiak utzi zituen euskal kostan. Horrela, lurreko eta itsasoko trafikoa nabarmen kaltetu ziren atzo.
Hori horrela, N-634 errepidea moztuta dago Zarautz eta Getaria artean luizi baten ondorioz eta zirkulazio handiko errepideetan istripu asko gertatzen ari dira euriaren ondorioz.
Gainera, itsasontzi askok portuan geratu behar izan dute Kantauri itsasoa jotzen ari den denboralea dela eta.
Kalte materialak
Donostian, hainbat teknikari kostaldetik ari dira, kalteak zenbatu eta ondoren txosten bat egiteko. Pasealeku Berria itxita dago, olatuek zulo bat egin baitute. Zuloak errepideko bi galtzadak, bidegorria eta oinezkoentzako espaloia kaltetu ditu.
Era berean, Pasealeku Berrian hainbat eserleku, baranda, pibota, kale-argi eta Oteizaren eskultura pareko TAO makinak kaltetu dira.
Getxon, denboraleak kalteak egin ditu Ereagako pasealekuan, eta baranda apurtuta dago leku askotan, Udalak azaldu duenez.
Dena dela, horiek ez dira izan kalteak izan dituzten herri bakarrak. Besteak beste, Zarautzen itsas pasealekua kaltetu da eta Pasai Donibanen plaza eta alboko lokalak urpetu egin dira. Bermeon, kai-muturraren zati bat erori da eta izotz lantegiaren inguruan aparkatutako zenbait ibilgailu kaltetu dituzte olatu handiek.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa