eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Haizea izango da gaurko protagonista nagusia, hego-mendebaldetik joko du eta haize-boladek 100 km/h gainditu ditzakete, bereziki mendi inguruetan.
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Asteburuak, denborari dagokionez bi alde izango ditu, gaurko egun eguzkitsuak euria eta hotza ekarriko ditu igandean eta datorren egunetan, Euskalmeten iragarpenen arabera.
Gaur, egun eguzkitsua daukagu aurretik, hala ere, haizeak zakar joko du. Goizean goiz lanbroa agertuko den arren, gerora eguzkia jaun eta jabe izango da egun osoan. Haizea izango da gaurko protagonista. Hego-mendebaldekotik indarrez joko du, izan ere, haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki mendi inguruetan. Arratsaldean tenperatura gozoak neurtuko dira; barnealdean 16-19 ºC-ren bueltan ibiliko dira maximoak eta kostaldean 20 ºC-ra erraz iritsiko dira.
Igandean aldaketak espero dira; euria egingo du eta tenperatura jaitsi egingo da. Fronte baten eraginez, goizean hodeiak ugaritu egingo dira zerua estali arte eta euri txiki-ertaina egingo du. Frontea sartzen denean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta ondorioz, arratsaldean nabarmen freskatuko du; tenperatura beroenak 11-15 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Elur-mailak ere behera egingo du eta gau partean 1200-1300 m-tik hurbil geratuko da.
Astelehenean giro nahasia izango dugu eta euri kontuekin jarraituko dugu. Zaparradak egongo dira eta ezin da baztertu noizean behin trumoi-ekaitzak ere izatea. Horrez gain, tenperaturak jaitsi egingo dira; gauean 4-8 ºC-ren bueltan ibiliko dira eta eguneko beroenak 8-12 ºC artean kokatuko dira. Elurra mendi garaienetan kokatuko da.
Astelehenetik aurrera ostarteak izango dira zeruan, baina euria aurreikusita dago asteko lehen egunetarako.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta gozatu ezazu paisaien argazki ederrenetaz Eguraldiblog-ean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa