13:02

eguraldia

'Hugo' depresioa

Alerta laranja olatu handiengatik, larunbaterako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alerta eguerditik 21:00ak arte egongo da indarrean. Abisu horia ere egongo da indarrean, haizeagatik.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du larunbatean olatu handiengatik. Lehen bi milietako nabigazioari dagokio alerta, olatuek bost metroko altuera gaindi baitezakete.

'Hugo' izeneko depresio sakona sartuko da gure lurraldean, eta horrek itsas eta haize denboralea ekarriko du. Itsasoko egoera kaskartzen joango da, egunak aurrera egin ahala. Hori horrela, 06:00etatik 12:00etara 3,5 metroko olatuak egongo dira, eta alerta maila txikiena egongo da indarrean: abisu horia.

Eguerditik aurrera, itsaso zakarragoa espero da, eta olatuek bost metroak gaindi ditzakete. Alerta laranja 21:00ak arte egongo da indarrean. Hori amaitutakoan, abisu horia ezarriko dute berriro, igandeko 06:00ak arte.

Olatuek itsasaldean egin ditzaketen kalteak kontuan hartuta, abisu horia ezarriko dute. Izan ere, ura kostaldeko pasealeku eta malekoietara sar daiteke, batez ere itsasgoretan (09:17an eta 21:45ean).

Horrez gain, haizeagatik ere jarriko dute indarrean abisu horia larunbatean, 09:00etatik 21:00etara, haizeguneetan eta itsasertzean 100 km/h-tik gorako boladak izatea espero baita.

Goizean, mendebal/hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du mendiguneetan eta mendebaldean. Arratsaldean, ostera, haizeak mendebalde/ipar-ekialdera egingo du, eta kostaldean sentituko da gehien.

Haizeguneak ez diren tokietan, 70-80 km/h-ko boladak egongo omen dira.

Iruzkinak