eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Herrizaingok alerta horia ezarri du asteartera arte elurragatik eta izotzatzagatik. Astelehenean ia ez du euririk egingo, baina asteartean okerrera egingo du eta 700 metrotik behera botako du elurra.
Albisteak (1)
Eusko Jaurlaritzak alerta horia ezarri du asteartera arte, elurragatik eta izotzagatik.
Hotza nagusi izan da goizaldean: hiru gradu izan dira Donostian, bi Bilbon, eta hiru gradu zero azpitik Gasteizen. Termometroek ez dituzte gaur zazpi graduak gaindituko Gipuzkoako hiriburuan, zortzi graduak Bizkaiko hiriburuan, eta lau graduak Arabako hiriburuan.
Euskal errepideei dagokionez, Bizkaiko San Pelayo-Areneko mendatea eta N634 errepidea itxita daude. Errepidea bi noranzkotan itxita dago Getarian, lur-jausiak direla eta.
Euskalmeten arabera, 600-700 metrotan egongo da elur-kota gaur eta 500 metrotan bota dezake gauean. Horregatik, hotz handia egingo du, barnealdean 5-6 gradutan kokatuko dira maximak eta kostaldean, aldiz, 9 gradutan. Euri arina egingo du, eta baliteke kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertaina izatea. Gauean atertzera egingo du. Dena den, trumoi-ekaitzak botatzeko eta txingorra egiteko probabilitatea handia da.
Astelehenean 600-700 metrotan elurra botako duela iragarri dute. Kantauri isurialdean goizaldean han-hemenka euria egiteko probabilitatea txikia da. Egunaren bigarren partean euri arina egingo du, gauean barnealdeko zenbait lekutan ertaina. Haizeak hegotik joko du, ufada zakar batzuekin, eta tenperaturak pittin bat gora egingo du.
Giro kaskarra nagusituko da asteartean. Zerua lainotsu egongo da eta tarteka zaparradak bota ditzake. Goizaldean tenperaturak apur bat igoko dira, baina egunez ez da aldaketa handirik izango. Gainera, barnealdeko zenbait zokoetan izotza egingo du. Elur-kota 700 m-ren bueltan kokatuko da.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta gozatu ezazu paisaien argazki ederrenetaz Eguraldiblog-ean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa