cerrar buscador

21:16

eguraldia

Iragarpena

Asteburu euritsua eta hotza

Erredakzioa

Bihar elur-kota 500 metrora jaitsiko da eta euri zaparrada txiki-ertainak botako ditu. Larunbatean, eguraldia hotza izango da eta barnealdeko hainbat puntutan izotza botako du.

105
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bihar eguraldia hoztuko da eta elur-kota 500 metro inguruan kokatuko da. Zerua oso hodeitsu ikusiko dugu eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu; euri gehiago egingo du Kantauri isurialdean eta egunaren lehen partean. Iparraldeko haize zakarra ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Giroa hotza izango da, epelenak barnealdean nekez iritsiko dira 4 ºra eta 8ºra kostaldean. Barnealdeko hainbat puntutan izotza botako du.

Eguberri egunerako hotza izango da protagonista. Goizean hodeiak nagusituko, dira baina arratsaldean hodei geruza zulatu eta ostarteak zabalduko dira, barnealdean bereziki. Ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da eta tenperatura ostiralekoa baino gradu 1 edo 2 baxuagoa izango da. Barnealdean zeropetik jaitsiko da termometroa.

Iruzkinak