16:50

eguraldia

Iragarpena

Tenperaturak zero azpitik, euskal hiriburu guztietan

Erredakzioa

-8ºC Gasteizen; -6ºC Gasteizen; -3ºC Donostian; eta -1ºC Bilbon. Agurainen eta Otxandiok markak hautsi dituzte, termometroak -12ºC eta -10ºC-tan kokatu baitira bertan.

101
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Urteko gaurik hotzenetarikoa izan da Euskadin eta Nafarroan, lurralde osoan izotzaldiak direla eta. Termometroak zero azpitik kokatu dira euskal hiriburu guztietan:-8ºC Gasteizen; -6ºC Iruñean; -3ºC Donostian; eta -1ºC Bilbon.

Adibideak adibide, -11ºC Altube&' || 'nbsp; eta -9ºC izan dira Zaldiarango Arabako mendateetan, eta herriei dagokionez, -12ºC izan dira Agurainen (Araba), -8ºC Berastegin (Gipuzkoan), eta Bizkaiko Otxandio eta Urduña herrietan, -10ºC eta -6ºC-tan kokatu dira termometroak.

Giro eguzkitsua eta hotza nagusi izango da igande honetan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez. Goizean goiz lainoa izango da eta argitzearekin batera, eguzkia izango da protagonista, baina ez du askorik berotuko. Tenperatura maximoak ez dituzte 7-9ºC gaindituko kostaldean eta 3-5ºC artean kokatuko dira barnealdean. Gauean izotzaldian izango dira berriz.

Euskalmeten arabera, urteko azken astea izotzaldiekin hasiko dugu. Izotz galanta botako du astelehenean, bereziki Arabako eta Nafarroako hainbat tokitan, eta itsasertzean ere zeropetik mugituko dira termometroak lehen orduetan. Egunean zehar aldiz, zerua nahiko oskarbi egongo denez eta haizeak hego ukitua hartuko duenez, tenperatura maximoak 2-3 ºC gora egingo dute igandekoekin alderatuta.

Asteartean tenperatura igo egingo da eta giro lasaia izango dugu. Zerua ez da guztiz oskarbi egongo eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak 12 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 7 ºC-ren inguruan barnealdean. Tenperatura minimoek nabarmen egingo dute gora, baina barnealdean izotza botako du gauez.


Iruzkinak