cerrar buscador

13:43

eguraldia

Iragarpena

Hego haizea baretu egingo da eta tenperaturak jaitsiko dira Euskadin

Erredakzioa

Nafarroa gauerdira arte alerta horian dago 80km/h-rainoko haize-ufadak direla eta. Euskalmeten arabera, gaur arratsalde eta iluntze partean hodeiak ugaritu egingo dira eta euri arina bota lezake.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Egunaren lehen zatian azken egunotako hego haizea baretu egingo da eta horrek tenperaturak zertxobait jaistea eragingo du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez. Gau partean, halaber, euri arina egin lezake.

Aemet Espainiako Meteorología agentziak gaur gauerdira arte alerta horia ezarri du Nafarroan 80km/h-rainoko haize-ufadak direla eta. Atzo 18:00etatik alertan daude Nafarroan

Bihar, igandean, zerua lainotuta egongo da eta arratsalde partean hodeiak areagotu egin daitezke. Euri jasa ahulak espero dira; egunaren bigarren zatian zaparrada indartsuagoak ere bota ditzake. Elurraren maila 1000-1200 metro inguruan ibiliko da arratsalde eta gau partean. Egunaren hasieran hego-haizeak indar gutxi izango du eta arratsalderako ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da; kostaldean bolada indartsuak izan daitezke. Tenperaturei dagokienez nabarmen jaistea espero da, batez ere maximoak.

Ikusi eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta gozatu edota bidali zure argazkiak eguraldiblog-era

Iruzkinak