cerrar buscador

10:34

eguraldia

Iragarpena

Abisu horia asteartera arte luzatu dute elurra eta itzotza direla eta

Erredakzioa

Euria eta 10 gradutik beherako tenperaturak nagusi izango dira hilabetearen azken egunean. Euskalmeten arabera, elur kota 700-800 metrora igoko da astearte iluntzean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Herrizaingo Sailak abisu horia astearte goizaldera arte luzatu du 1000 metrotik beherako elur kota eta barnealdean izotza espero delako

Euskalmet Euskadiko Meteorologia Agentziaren arabera, zerua hodeitsu egongo da urtarrileko azken egunean. Atzo bezala, goizean euria egingo du tarteka Bizkaiko eta Gipuzkoako kostan. Elur-kota 400-500 m-ren bueltan kokatuko da. Ipar haizeak iparraldetik joko duenez, temperatura maximoak apur bat egingo dute behera.

Astearte goizean lanbroa izango da eta egoera antzekoa izango da; hodeiak nagusi izango dira eta giro euritsua izango da kostaldean. Elur-kotari dagokionean, 400-500 m-ren bueltan kokatuko da, baina 700-800 metrora igoko da iluntzean. Tenperatura minimoetan, aldaketarik ez eta maximoak apur bat igoko dira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.


Iruzkinak