cerrar buscador

21:52

eguraldia

Iragarpena

Elurrak eta hotzak gurekin jarraituko dute astearte honetan

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak abisu horia asteartera arte luzatu du elurra eta itzotza direla eta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguraldiak ez dauka aldatzeko trazarik. Hodeiak gailenduko dira eta euri zipriztin batzuk botako ditu, bereziki ipar partean; hegoaldean hodei geruza saretuago egongo da.

Herrizaingo Sailak abisu horia astearte goizaldera arte luzatu du 1000metrotik beherako elur kota eta barnealdean izotza espero delako.

Hotz kontuekin jarraituko dugu, alde batetik, ipar haizea ibiliko da eta bestetik, zerua lainotuta egongo da. Hori horrela, tenperatura ez da asko igoko, ordurik epelenetan 8 ºC-ren bueltan ikusiko ditugu termometroak kostaldean eta 5 ºC-tik hurbil barnealdean; goizean goiz izotz txikia bota lezake barnealdeko zenbait bazterretan, Euskalmet Euskadiko Meteorologia Agentziaren arabera.

Elur-kotari dagokionean, 400-500 m-ren bueltan kokatuko da, baina700-800 metrora igoko da iluntzean. Tenperatura minimoetan, aldaketarikez eta maximoak apur bat igoko dira.

Asteazkenean antizikloiaren babesean egon arren, ipar ukituko haizea ibilaraziko du eta itsasaldetik hezetasuna etengabean sartuko da. Aro ilunarekin eta goibelarekin jarraituko dugu, bereziki kantauri isurialdean, aldiz hegoaldean, urdingune batzuk zabalduko dira eguerdi partean.

Oro har, ateri eutsiko dio, baina itsasotik hurbil zirimiri apur bat egin lezake goizean goiz eta azken orduetan. Tenperaturak epeltzeko joera hartuko badu ere, momentuz ez da larregi sumatuko.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.

Iruzkinak