cerrar buscador

13:34

eguraldia

Alertas meteorológica

Abisu horia ezarri dute iganderako, eurite handiengatik

Agencia | Redacción

Abisua 06:00etatik 18:00ak arte egongo da indarrean, hasiera batean. Euriteak metro karratuko 15 litrora irits daitezke ordubetean.

  • Zarautz. Argazkia: Lorentxo Portularrume.

    Zarautz. Argazkia: Lorentxo Portularrume.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Segurtasun Sailak igandean abisu horia aktibatzea aurreikusi du, 06:00etatik 18:00ak arte, eurite handiengatik, izan ere, 40 litro metro karratuko bota ditzake ordubetean Kantauriko isurialdean, bereziki ekialdean.

Bizkaian, ordubetean metro karratuko 20 eta 40 litro artean pilatu daitezke, eta Gipuzkoako ekialdean, berriz, 60 litro biltzera iritsi daitezke. Arabari dagokionez, toki batzuetan ordubetean metro karratuko 20 eta 30 litro artean pilatu daitezke, ekialdean bereziki.

Goizeko lehen orduetan fronte bat gaineratuko da eta giroa goitik behera aldatuko da. Izan ere, orduek aurrera egin ahala, haizea ipar-mendebalderantz aldatuko da. Aldaketa horrek haize-bolada bortitzak utziko ditu kostaldean. Zaparrada handiak espero dira, batez ere arratsalderako. Noizbehinka ekaitzak jo dezake, eta, orokorrean, tenperatura asko jaitsiko da.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Arreta eta Meteorologia Zuzendaritzak jakitera eman duenez, abisua 06:00etatik 18:00ak bitartean egongo da indarrean, hasiera batean.

Igande osoan metro karratuko 15 litro bota ditzake ordubetean, eta 40tik pasatu daiteke kopurua Kantauri isurialdean, izan ere, bertan prezipitazioak handiagoak izatea aurreikusi dituzte.

Euskalmeten arabera, igandean haizea indartsu egongo da kostaldean, eta poliki-poliki hodei geruzabatek zerua estali eta euria egingo du; baliteke punturen batean ekaitzak jotzea.

Tenperatura asko jaitsiko da; eguneko maximoak goizaldean neurtuko dira, eta gero 16-18 ºC artean mugituko dira termometroak.

Iruzkinak