07:14

eguraldia

Muturreko meteorologia

Asteazkenera arte luzatu dute 3,5 metroko olatuengatik ezarritako abisu horia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gaur bi abisu hori izango dira indarrean: bata nabigazioarentzat, eta bestea, kostaldeko kalteengatik.

  • Hainbat herritar, Donostian, olatuei argazkiak egiten

    Hainbat herritar, Donostian, olatuei argazkiak egiten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak itsasaldeko arriskuagatik ezarritako abisu horia asteazkenera arte luzatu du. Izan ere, hiru egunetan 3,5 metrorainoko olatuak espero dira.

Gaur bi abisu egongo dira indarrean: bata kostaldeko kalteengatik, eta bestea, nabigaziorako arriskuagatik. Itsasaldeko arriskuagatik ezarritako abisua indarrean egongo da 15:00etatik 17:00ak arte. Tarte horretan, 3,5 metrokoak izan daitezke olatuak.

Gainera, 12:00etatik 21:00ak arte indarrean egongo da nabigaziorako abisu horia 'lehenengo bi milietan. Egunaren erdiko orduetan haizea hego-osagaitik ipar/ipar-mendebaldera aldatuko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du.

Astearteari dagokionez, abisu horia birritan egongo da indarrean: goizaldean, 03:00etatik 05:00ak arte (itsasgora 04:14an izango da), eta arratsaldean, 16:00etatik 17:00etara (itsasgora 16:42an).

Asteazkenean, apur bat txikiagoak izango dira olatuak, 2,5 metro ingurukoak. Halere, abisu horia izango da indarrean 04:00etatik 06:00etara (itsasgora 04:59an izango da).

Itsasoan giro egongo ez bada ere, gainerakoan udaberriko eguraldia iragarri du Euskalmetek aste honetarako.


Iruzkinak