10:55

eguraldia

Eguraldia

Eguzkia eta tenperatua altuak, gaur, Euskadin

Erredakzioa

Tenperatura 30ºC-ra iritsiko da; hala ere, ez da espero asteazken honetan izandako maximoak berriro ematea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmeten arabera, eguzkia eta tenperatura altuak izango dira, berriro ere, protagonistak ostiral honetan Euskadin.

Aire beroaren eraginpean jarraitzen dugu, Saharatik etorritakoa, eta horrek bultzatuta, tenperaturak maximo historikoetan daude. Asteazken honetan, esaterako, 34ºC izan ziren hainbat lekutan.

Beraz, gaur ere giro sargoria nagusituko da. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da egun guztian. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoak barnealdean igo egingo dira eta 30 ºC-tik hurbil geldituko dira, hainbat zonaldetan muga hau ere gainditu egingo dute.

Kostaldean brisa nagusituko da eta bertan termometroa 26 ºC-ren bueltan geratuko da.


Iruzkinak