eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Asteartean hodeiak areagotu egingo dira eta baliteke ekaitzen bat edo beste izatea. Tenperaturak 25ºC-ak gaindituko ditu egunotan.
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Astea giro eguzkitsuarekin eta beroarekin hasiko dugu. Euskalmeten arabera, astelehenean hegoaldeko haizeak indarrez joko du tarteka, batez ere haizeguneetan, eta honek tenperaturaren gorakada eragingo du kantauri isurialdean.
Eguneko beroenak 30 ºC-ra hurbilduko dira bertan eta barnealdean 25 ºC-ra. Eguzkia jaun eta jabe izango da zerupean eta arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira berriro ere.
Asteartean hodei gehiago agertuko da. Argiune asko izango ditugu baina hodei multzoak agertuko dira tarteka eta ez dugu baztertzen zaparrada trumoitsuren bat edo beste botatzea. Hegoaldeko haize bizia ibiliko da oraindik eta tarteka ufada zakarrak neurtuko dira haizeguneetan. Tenperatura berdintsuekin jarraituko dugu, edo akaso zertxobait baxuagoak, eta sargori puntua sumatuko dugu.
Asteazkenean giro nahasia izango da. Ezegonkortasuna areagotu egingo da eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake han-hemenka, batez ere barnealdean; kostaldean ekaitz arriskua txikiagoa izango da. Tenperaturak ildo beretik jarraituko du eta arratsaldeko lehen orduetan termometroak 22-26 ºC artean mugituko dira.
Ostegunetik aurrera ez da aldaketa handirik espero, baina astebururako eguraldiak okerrera egingo du eta euria espero da.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena etb.com-en eta argazkiak begiratu Eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa