eguraldia
Euskalmet
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Haize-boladak espero dira Gipuzkoan eta Araban, haizeguneetan, bereziki ekialdean dauden mendi inguruetan.
Haize-ufada handiak espero dira igande honetarako. Argazkia: Iñaki Zenitagoia / Elgeta
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du igande honetarako Euskadin 100 km/h baino gehiagoko haize-ufadak izango direlakoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Abisu horia indarrean egongo da haizeguneetan Gipuzkoan eta Araban 00:00etatik 09:00etara. Iragarpenen arabera, Gipuzkoan eta Araban, haizeguneetan, hego eta hego-ekialdeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki ekialdean dauden mendi inguruetan. Bizkaian, haizeguneetan, haize-boladak 90-100 km/h ingurukoak izan daitezke.
Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan, Gipuzkoan hego eta hego-ekialdeko haize-boladak 70-80 km/h ingurukoak izan daitezke eta gainontzeko tokietan 50-70 km/h ingurukoak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa