eguraldia
Denboralea
Erredakzioa
Euskalmeten arabera, Gasteizeko Udalari bidalitako "meteo adversa" abisuetan "argi eta garbi azaltzen zen" elurra dela eta martxan jarritako alerta laranja.
Gasteiz, elurtuta. Argazkia: Susana Arsuaga.
Albisteak (1)
Euskalmetek adierazi duenez, Gasteizko Udalak goizetik zeukan astearteko "elur-iragarpen zuzena". Euskal meteorologia agentziaren arabera, iragarpen horrek "ez zuen inolaz ere aipatzen prezipitazioak eguerdiko 12etatik aurrera hasiko zirenik", Udaletik esan zuten moduan.
Euskalmeten arabera, Gasteizeko Udalera bidalitako "meteo adversa" abisuetan "argi eta garbi azaltzen zen" elurra dela eta martxan jarritako alerta laranja asteazkeneko 00:00etatik egun bereko 24:00ak arte izango zela.
"Prezipitazio-maila txikia espero zen arren (abisu horia zegokion kantitate horri), tenperatura oso hotzak iragarrita zeudenez, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu-maila igo zuen, horitik laranjara, elurrak kaleetan zein errepideetan sor zitzakeen arazoak aurreikusita", azaldu du Euskalmetek.
Agentziak adierazitakoaren arabera, abisua emateaz gain, egoerari buruzko informazioa "prentsa-ohar eta komunikabideen bidez" zabaldu zuten. Halaber, euskal erakundeetako bidezaintza teknikariekin hitz egin zuten, "horien artean, Gasteizeko Udalekoarekin".
Euskalmeten ustez, Gasteizeko Udalaren adierazpenak "Udalak berak meteorologia-abisuen gainean egindako interpretazio oker baten ondorio" izan daitezke.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa