Gizartea -

Elur eta hotz denboralea

Elurrak arazo ugari sortu ditu Araban

Elurra goizean goiz hasi da Gasteizen, eta, hotzaren ondorioz, izotz pista bihurtu ditu bertako kale eta errepideak. Hainbat istripu, harrapaketa eta haustura geratu dira.

Gasteiz, gaur goizean. Argazkia: EITB
Gasteiz, gaur goizean. Argazkia: EITB
Elurrak Araban eragin ditu arazo gehien

02:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hotzaldiak Araban eta, batez ere, Gasteizen eragin ditu asteazken honetan arazo gehien. Joan den astean hotzaldi siberiarrarekin gertatu bezala, arazo handienak bertan jazo dira, elurra egin baitu 06:00etatik etengabe, eta kaleak eta errepideak izoztu egin baitira.

Aurreikuspenen arabera, eguerdian zen elurra erortzekoa, baina goizean goiz hasi du botatzen. Elurteak agintariak ezustean harrapatu dituela eta gatza bota gabe zegoela zuritzen hasi dela nabarmendu dute goizean; baina Marian Castellanos herritarren segurtasunerako zinegotziak ezeztatu egin du. Zinegotziaren arabera, momenturik larriena 8:00 eta 8:30 bitartean izan da, eta zazpi istripu gertatu dira tarte horretan. Gainera, ibilgailu batek 47 urteko gizonezko bat harrapatu du, eta, erorialdien ondorioz, bost pertsonak hausturak izan dituzte.Udalak larrialdi planeko lehenengo fasea ezarri du, baliabide guztiak martxan jartzeko.

Arabako gainontzeko lekuetan ere eguna zaila izan da, batez ere, errepidera atera behar izan dutenentzat. Arabako Aldundiak ere larrialdi plana abiatu du, errepideak zaintzeko, eta elurra kentzeko 15 makina ibili dira atzera eta aurrera. Hala ere, hogei bat istripu izan dira, gehienak txapa istripuak, eta hiru lagun arin zauritu dira. Istripu larriena Ilarratzan izan da, Gasteiztik zortzi kilometrora. Bertan zazpi autok elkar jo dute.

Trafikoko Mahai Teknikoa bildutaTrafiko zuzendariaren arabera, jendea lanera zihoanean bota du elurra, eta hotzaren ondorioz, izoztu egin da. Horregatik sortu omen dira arazo gehienak. Trafikoko Mahai Teknikoa bilduta, Arabako Ertzaintza, Gipuzkoako eta Bizkaiko trafiko unitateekin indartzea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea