cerrar buscador

13:22

eguraldia

EGURALDIA

Ostiralera arte luzatu dute izotzagatik eta hotzagatik ezarritako abisu horia Araban

EITB Media

Abisu horia osteguneko 10:00ak arte egongo da indarrean Euskal Autonomia Erkidegoko barnealdean, eta ostiraleko ordu berera arte luzatuko da Araban. Nafarroan ostegunera arte mantenduko dute abisu horia Pirinioetan aldean.

  • Izotza Usurbilen. Jon Hernandez EITB Mediaren erabiltzaileak bidalitako argazkia

    Izotza Usurbilen. Jon Hernandez EITB Mediaren erabiltzaileak bidalitako argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmetek eta Aemetek abisu horia mantenduko dute datozen egunetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, izotzagatik eta hotzagatik.

Ezarritako abisu horia eguneratu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, eta ostegunekoa mantenduko du Araban eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, izotza egingo duelako. Gainera, Arabaren kasuan, ostiralera arte luzatuko du abisua; egun bietan, neurria indarrean egongo da 00:00etatik 10:00etara.

Nafarroan, ostera, abisu horia mantenduko dute ostegunean Pirinioetan, hotzagatik, 00:00etatik 10:00etara.

Une oro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Iruzkinak