eguraldia
EGURALDIA
EITB MEDIA
Eguraldi ezegonkorra eta zeru hodeitsuak izango dira protagonista nagusiak, eta ipar-haizea nagusituko da. Astearen amaierarako egoerak hoberantz egingo du.
Bakio lainotuta. Argazkia: Jabi Sarriugarte.
Maiatzaren lehen astean zerua hodeitsu egongo da eta giroa nahasia izango da EAEn. Euskalmeten arabera, tenperatura maximoek behera egingo dute eta prezipitazioak bueltatuko dira. Nafarroan giroa antzekoa izango da, eta hodeiak eta euria izango dira protagonistak. Aste osoan zehar ipar-haizea nagusituko da.
Astelehenean tenperaturek behera egingo dute, eta 15 eta 16 graduren bueltan geratuko dira. Egunaren hasieratik zerua hodeitsu egongo da, eta zaparradak bereziki arratsaldean eta hegoaldean botako ditu.
Asteartean giro ezegonkorrak jarraituko du, eta beste egun batez zerua lainotuta egongo da, batez ere hegoaldean. Tenperaturan ez da gorabehera handirik espero, eta balio beroenak 15 gradu ingurukoak izango dira. Hiribururik hotzena Gasteiz izango da; 14 graduko tenperatura maximoarekin eta 5 graduko minimoarekin. Euria edonon egin dezake, baina kostaldean probabilitatea txikiagoa izango da.
Asteazkenean eguraldia aurreko egunekoaren antzekoa izango da. Zeru lainotsuak eta aldizkako prezipitazioak egongo dira, baina egoerak hobera egingo du egunean zehar.
Ostegun eta ostiralean eguzkia ikusi ahal izango da eta tenperaturak igo egingo dira. Hala ere, kostaldean prezipitazio txikiren bat egon daiteke.
Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa