16:48

eguraldia

Iragarpena

Abisu horia 100 km/h-ko haize ufadengatik

Erredakzioa

Haizea zakar ibiliko da eta termometroek 30 graduren muga gaindituko dute. Iluntzean zaparrada txikiren bat bota lezake.

01:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Igandean haizea zakartu egingo da eta egunez hodeiak ugarituz joango dira. Arratsaldean eta gauean zerua lainotuta geratuko eta zaparrada batzuk botako ditu, barnealdean bereziki. Hego/hego-mendebaldeko haizeak bolada gogorrekin eta oso gogorrekin joko du haizeguneetan. Gainera hego-haize honek beroa ekarriko du berriro, termometroak 30-33 gradu bitartean geratuko baitira lurraldeko hainbat puntutan.

Hego-mendebaldeko haize-boladek, haizeguneetan, 100 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea handia da eta haizeari dagokion abisu horia ezarri du Herrizaingo Sailak. Abisua astelehenera arte luzatuko da.

Astelehena bitan banatuta datorkigu. Goizean haizeak oso zakar joko du, goizaldean hego-mendebaldetik eta gero mendebal/ipar-mendebaldetik. Ufada gogorrenak haizeguneetan espero dira. Gainera, zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du, goizaldean eta goizean goiz bereziki. Arratsaldean aldiz, ostarte handiak irekiko dira eta haizea ahulduko da nabarmen. Tenperatura maximoak igandekoak baino 7 gradu baxuagoak izango dira.

Asteartean giro aldakorra espero dugu. Goizean, zerua argiago egongo da eta ateri eutsiko dio. Arratsaldean aldiz, zerua estalia geratuko da eta euria egingo du, oro har, euri txikia egingo du baina hainbat puntutan indar handiagoz botako du tarteka. Tenperatura maximoak 22-24 graduren bueltan geratuko dira.

Iruzkinak