cerrar buscador

17:51

eguraldia

Nafarroan

Ur-horniketen arazoekin jarraitzen dute Bidankozen (Nafarroa)

Erredakzioa

Euriteengatik ezarritako alerta gorria 18:00ak arte luzatu dute. Denboraleak arazo ugari eragin ditu Nafarroan. EAEn ere euria egiten jarraituko du baina ez du hainbeste botako.

01:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta gorria ezarri du larunbat honetarako Nafarroan eurite indartsuak izango direlakoan. Halaber, Huescan, Zaragozan, Tarragonan eta Castellón ere alerta maximoa ezarri du.

Halaber, aurre-alerta ezarri dute Zangozako Merindadean, urak gainezka egin dezakeelako. Nafarroako Piriniotan metro karratu bakoitzeko 150 litro pilatu daitezke. Bidankozen ur-horniketen arazoak dituzte oraindik ere, eta NA-2130 eta NA-2011 errepideak itxi dituzte.

Nafarroako Gobernuak arreta handiz gidatzeko gomendioa egin die herritarrei.

Ur-denboraleak arazo anitz eragin ditu Nafarroan ostiral honetan. Izan ere, metro karratu bakoitzeko 130 litro bota ditu Erronkari ibarrean. Ondorioz, bi pertsona erreskatatu dituzte Burgin Nafarroako Gobernuaren helikoptero baten laguntzaz. Halaber, Esca ibaiak gainezka egin du Erronkari ibarrean, eta gas bonbona bat eraman du. Bonbona lehertu egin da Erronkari eskola publikoaren parean eta bi ikasle ospitalera eraman dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, gaur euriak gurean jarraituko du. Zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu. Zenbait tokitan zaparradak handiak eta trumoitsuak izan daitezke, bereziki Nafarroan. Tenperatura apur bat igoko da, baina hala ere giroa freskoa izango da oraindik ere. Hiriburuetan, Bilbon 13º espero dira gutxienez eta 17º gehienez, Donostian 12º eta 17º, Gasteizen 9º eta 16º, eta Iruñean 9º eta 18º. Igandera arte euriagatik abisu horia mantenduko dute EAEn.

Iruzkinak