cerrar buscador

10:29

eguraldia

eitb.com-eko lehiaketa

2013an zoaz Londresera, ‘Erronka’ri esker

Erredakzioa

eitb.com-ek bi lagunentzako hegazkin bidaia zozkatuko du Erresuma Batuko hiriburura. Lehiaketan parte hartzeko 'Erronka'ren inguruko edukiak bidali beharko dute erabiltzaileek.

  • Erronka

    'Erronka' lehiaketan parte hartzeak Londresera eraman zaitzake.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

eitb.com-eko eta ETBko ‘Eguraldia’ko 'Erronka' lehiaketak erabiltzaileen parte hartzea saritu nahi dute, beste behin. Oraingo honetan bi lagun eramango ditu Londresera.

2013 urtea saria emanez hasi nahi du eitb.com-ek eta, hori dela eta, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik, urtarrilaren 3an Londreserako hegazkin bidaia bi zozkatuko ditu 'Erronka'n parte hartu dutenen artean. Hegaldiak Madrilen egingo du geldialdia. Saria gozatuko duten bi lagunek 80na euro, gutxi gorabehera, ordaindu behar izango dute, tasa gisa.

Nola parte har dezaket ‘Erronka’n?

Lehiaketan parte hartu eta saria eskuratzeko astero ETBko Eguraldia saioan jakinarazten duten gaiaren inguruko argazki eta bideoak bidali behar dituzte erabiltzaileek.

Zozketari begira, erabiltzaile bakoitzak puntuazio jakin bat izango du bere parte hartze mailaren arabera:

Azaroan eta abenduan, ‘Erronka’rako eduki bat gutxienez bidaltzeagatik, puntu bat.

Azaroan eta abenduan, ’Erronka’ gutxienez baten irabazteagatik, 2 puntu.

Noiz jakingo dut egokitu ote zaidan?

Zozketa urtarrilaren 3an egingo da. Irabazlearen izena, baina, biharamunean, hilaren 4an jakinaraziko da eitb.com-en eta ETBn. Erronka lehiaketaren oinarriak hemen dituzu kontsultagarri.

Aitzakiarik ez duzu, beraz: parte hartu ‘Erronka’ lehiaketan eta zoaz Londresera!

Iruzkinak