cerrar buscador

EITB Maratoia 2023, abenduaren 14an; minbiziaren ikerketarako diru-bilketa – EITB

EiTB MARATOIA

16:15

EiTB MARATOIA

Proiektu solidarioa

Alzheimerra, ahanzturaren gaixotasuna

I. R. | EITB Media

Aurten, 2021ean, Alzheimer gaitza aukeratu du EITB Maratoia egitasmoak, eta Taldeak bere eskura dituen baliabide guztiak martxan jarri ditu dagoeneko elkartasuna sustatzeko eta arlo horrekin lotutako ikerketak bultzatzeko.

  • Gazte bat adineko bati eskuak eusten. CC-BY freepik

    Gazte bat adineko bati eskuak eusten. CC-BY freepik

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Beste behin ere, hogeita bigarrenez, urteroko elkartasun-kanpaina antolatu du EITB Taldeak, gizartean garrantzia handia daukaten arazoen inguruan euskal jendartearen kontzientzia pizteko helburuarekin. Aurten, 2021ean, Alzheimer gaitza aukeratu du EITB Maratoia egitasmoak, eta Taldeak bere eskura dituen baliabide guztiak martxan jarri ditu dagoeneko elkartasuna sustatzeko eta arlo horrekin lotutako ikerketak bultzatzeko. Baina, zertan datza gaixotasun hori?

Alzheimerra da gehien ematen den dementzia degeneratibo mota, eta memoriaren galera, gaitasun kognitiboen narriadura eta portaeraren aldaketak eragiten ditu, besteak beste. 65 urtetik gorako gizon-emakumeei eragiten die gehienbat, alzheimerra baita dementziaren kausa nagusia; izan ere, azkenengo ikerketen arabera, adin-tarte horretako % 10 inguruk pairatu ohi du dementziaren bat, eta, horietatik guztietatik, % 70ek Alzheimer gaitza.

Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa dira espainiar Estatuan, Kantabriarekin batera, gaixotasun neurologikoek eragindako heriotza-tasa handiena daukaten erkidegoak, eta, azken 10 urteotan, alzheimerrak eragindako heriotzak bikoiztu egin dira bi erkidego horietan. Aurreikuspenen arabera, gainera, gaixotasun horrek jotako pertsona kopuruak gora egingo du datozen urteotan, bizi-itxaropenak gora egin duelako. Hori dela eta, gaitzaren eragina murriztea izango da etorkizuneko erronka soziosanitarioko bat gurean.

Ikerketek diotenez, Alzheimer gaitzarekin zerikusia duten prozesu eta mekanismoak gaixotasunaren hasiera klinikoa baino zenbait hamarkada lehenago abiarazten dira, eta, horrenbestez, diagnostikoa funtsezkoa da tratamendu goiztiarrari ekiteko. Hala, gaixotasunaren agerpenak bost urtez atzeratuko balira eta 2025erako tratamendu eraginkor bat erabilgarri egongo balitz, 2050erako aurreikusitako gaixoen kopurua erdira murriztuko litzateke.

Tratamendua

Dementzien tratamendua, ezinbestean, esku-hartze integralaren ikuspegitik landu behar da. EAEn, gaixoak eta familiak hainbat ekimenen erdigunean daude, besteak beste eta modu nabarmenean, kronikotasuna artatzeko estrategiaren barruan. Horren helburuak dira gaitzak eragindako taldeen osasuna eta ongizatea hobetzea, eta, erantzun sistemiko baten bitartez, gaixotasunaren eragina eta ondorioak murriztea.

Horrez gainera, herritarren artean zabaldu beharra dago zer-nolako garrantzia duen arrisku-faktore nagusiak kontrolatzearen kontzientzia; izan ere, adinak, hipertentsio arterialak, hiperkolesterolemiak edo diabetesak nabarmen handitzen dute dementziaren bat izateko aukera. Hala, arrisku-faktore horiek prebenitzeak, gutxienez, sintomen agerpena atzeratu lezake. Horren harira, faktore horiek zainduz gero, adituek diote % 50 inguru jaitsi litekeela gaixotasun neurologikoren bat izateko aukera.

Ikerketa proiektuak nazioartean

Mundu mailan, Alzheimer gaitzaren inguruko 400 entsegu kliniko baino gehiago egiten ari dira gaur egun, eta horietako batzuk II-III fasean daude. Entseguok ikuspegi desberdinak dituzte, gaixotasunean esku hartzen duten ekintza-mekanismo eta teoria desberdinen arabera. Hala ere, gehien lantzen ari diren tratamendu potentzialak gaixotasunaren aldatzaile dei daitezkeen horiek dira, hau da: terapia antiamiloideak, tau fosforilatu antiproteina sendagaiak eta neurotransmisio kolinergikoa zein gaixotasunean defizitarioak diren beste neurotransmisore batzuk indartzeko balio dutenak. Gurean, Biocruces Bizkaiko ikerketa-taldeak lehenengo bi tratamenduekin nazioartean egindako hainbat azterketatan parte hartu du.

Orain esperimentazio fasean dauden antiamiloide sendagaiek, txertoek, garunean kokatzen den proteina kaltegarrienetako baten aurkako antigorputzak eman edo sortzen dituzte. Hala ere, gaixoen garuneko amiloide karga murrizteko gai badira ere, oraindik ez da behar bezala frogatu horrek hobekuntza kliniko argirik dakarrenik. Dena dela, Ameriketako Sendagaien Agentziak (FDAk) antiamiloide sendagai horien erabilera baimendu du, ikerketa horien datuak aztertu ondoren, karga amiloidea murrizten dutela oinarri hartuta; Europako Sendagaien Agentzia (EMA) ere bide horretan dago, sendagaia merkaturatu ahal izateko.

Proposamen horiez gainera, bestelako hainbat entsegu eta sendagai garatzen ari dira, eta litekeena da etorkizun hurbilean ekintza-mekanismo ezberdinak uztartzen dituzten terapia konbinatuak proposatzea, tratamenduek ez dutelako zertan esklusiboak edo baztertzaileak izan. Hala, adituek uste dute datozen urteak itxaropentsuak izango direla alor horretan, entsegu klinikoen emaitzek hainbat gai zehaztuko baitituzte gaitzari aurre egin ahal izateko.

EAEko azterlanak

Gaur egun, Alzheimer gaitza ikertzeko hogei bat proiektutan parte hartzen du euskal osasun sistemak. Kanpoko finantzaketa 550.000 eurotik gorakoa da, eta Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuen bidez jarduten duten puntako taldeek erabiltzen dute diru-kopuru hori alor horretan ikerketak egiteko.

Ildo horretan, indarrean dauden ikerketa-lerroen ardatz nagusiak honako hauek dira: biomarkatzaileen identifikazioaren bidezko diagnostiko goiztiarraren hobekuntza; tratamendu eta itu terapeutiko berrien azterketa; hobekuntza eta identifikazioa; eta gaixotasunari laguntza-ikuspegitik ekiteari eta prebentzioa eta osasun kognitiboa hobetzeko esku-hartze berriei buruzko azterketen prestaketa.

Ikerketa horiek garatzeko, osasun sistemak hainbat plataforma ditu, hala nola Euskal Biobankua, pertsona osasuntsuen edota gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen garunen dohaintza-programa aitzindari eta berritzaile bat kudeatzen duena, hain zuzen ere. Horrela, banku horrek eguneroko laguntza-jardunean sobran dauden lagin biologikoak bildu, gorde eta komunitate zientifikoari helarazten dizkio, ikerketan erabiltzeko. Izan ere, prebentzio- eta diagnosi-tresna berriak sortu ahal izateko eta sendagai berriak aurkitu ahal izateko ezinbestekoa da gaixoen eta pertsona osasuntsuen lagin biologikoak edukitzea.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.