cerrar buscador

Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna Zientzian 2023, albisteak eta jarduerak – EITB Ekin Zientzia

Zientzia

Gizartea

#EKIN_zientzia

4:05

Euskal Herriko emakume zientzialari batzuei aurpegia jarri diegu

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Ez daude diren guztiak, baina direnak badaude. Zortzi arlo zientifikoko emakumezkoen izen propioak bildu ditugu. Ikertzaileak dira, eta oraindik ere gizonezkoak nagusi diren mundu batean, euren presentzia normalizatzeko lanean dihardute.

01:25

#EKIN_ZIENTZIA

Otsailak 11: Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna

JOANA LASHERAS | EITB MEDIA

Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Hain zuzen ere, emakume horiei ikusgaitasuna emateko, EITBk abian du EKIN zientzia kanpaina. Gero eta gehiago dira zientzialariak izan nahi duten emakume eta neska gazteak, eta horietako hirurekin egon gara.

06:16

#EKIN_zientzia

Emakume zientzialarien egoera aztertu dugu Ane Escobar ingeniariarekin

Egun on Euskadi saioak otsailaren 11n ospatuko den Emakume zientzialariaren eguna izan du hizpide, eta Ane Escobar elkarrizketatu du. Ane Kimika Aplikatuan doktorea da, Ingeniaritza Biomedikoan lizentziaduna, eta Bioteknologia Aurreratuan masterra du.

Faktoria

Matematika kirol lesioak BCAM

  • Lore Zumeta matematikaria Euskadi Irratian

    Lore Zumeta matematikaria Euskadi Irratian

    20:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Matematika aplikatua, futbolarien lesioak aurreikusteko. Lore Zumetaren tesian ari da ereduak bilatzen

Nagore Telleria | EITb Media

Athletic taldeko emakume zein gizonen datuak ari da erabiltzen futbolariek min hartzen dutenean izaten diren aldagaiak aztertu eta matematika aplikatuta modeloak sortzeko. Emakumeak zientzian astean, Florence Nightingale erizainak gerra zaurituekin erabilitako estatistikaz jardungo du Bidebarrietan.

Gizartea

Emakumeak Zientzian

  • Emakume bat lanean, laborategi batean. EITB Media.

    Emakume bat lanean, laborategi batean. EITB Media.

EAEn 12.497 emakume ari dira I+G arloan lanean, horretan diharduten guztien % 37,2

Olatz Prat | EITB Media

Lanbide zientifikoetan gutxienezkoak izaten jarraitzen dute emakumeek, Medikuntza Zientzietan izan ezik, horietan emakumeak ia % 60 baitira. Osasun Zientzietako fakultateetan ere emakumeak dira gehiengoa, matrikulatutako ikasleen % 77 baitira emakumeak.