Itxi

EITB TALDEA

EITB Taldea

eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Zientzia, Arte eta Literaturari buruzko IV. Nazioarteko Topaketa

EITB Media

Donostiako International Physics Center da antolatzailea. Gaur hasi eta asteazkenera bitartean, arratsaldero bi hitzaldi izango dira ikusgai, 19:00etatik aurrera.

  • Zientzia, Arte eta Literaturari buruzko IV. Nazioarteko Topaketa Donostian

    Zientzia, Arte eta Literaturari buruzko IV. Nazioarteko Topaketa Donostian

Azaroaren 22tik 24ra bitartean Donostiako Tabakaleran egingo den Mestizajeak: Zientzia, Arte eta Literaturari buruzko IV. Nazioarteko Topaketa zuzenean jarraitu ahal izango dugu streaming bidez eitb.eus-en. Donostiako International Physics Centerrek, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren laguntzaz, antolatutako ekimenak bi hitzaldi ekarriko dizkigu arratsaldero, 19:00etatik aurrera. 

Edertasuna zientzia, artea eta literaturaren ikuspegitik aztertuko dute diziplina arteko proposamen batetik. Hizlariak hauek dira: Francisco González (Humanitateak), Luisa Etxenike (Literatura), Elisa Garrido Moreno (Artearen Historia), Agustín Fernández Mallo (Literatura), Mária García Díaz (Fisika) eta Javier Argüello (Literatura). 

Topaketaren web orrian duzue informazio gehiago.