MAKETA 2023 | FINALISTAK

Maketa Lehiaketa

Raitx
Raitx

Rakel Arenaza Acedo donostiarra da Raitx. Momentu oso pertsonaletan sortutako poesiak musikatuz, kanta intimistak konposatzen ditu. Koban taldean kide dituen Esti Berazarekin (sintetizagailuak) eta Xalba Ramirezekin (gitarrak) batera taularatzen hasi zen 2019an, erritmo kutxa batekin lagunduta, soinu analogiko zein elektronikoak nahastuz. Taldearen lehen lanak Abereek erantzungo balute sei pieza batzen ditu, bakardadearen, elkar zaintzaren eta nork bere lekua topatzearen gaineko istorio bat kontatuz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irratia zuzenean