08:21

Gaztea

Selfie

Tximu batek selfie bat ateratzen badu, norena da argazkia?

X.U.

Imajinatu egoera: Argazkilari bat oihanean, argazki kamera bat, tximino bat eta argazki bat. Pelikula txar bateko gidoia dirudin, baina benetan gertatu da.

  • Tximua selfie. Argazkia: Wikimedia

    Tximua selfie. Argazkia: Wikimedia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

David Slater argazkilaria oihanean argazkiak ateratzen zebilen, eta tximino batek bere kamera hartu eta argazki bat atera zion bere buruari. Hau da, selfie bat atera zuen. Argazkia Wikipediara  igo zen, eta hemen dator arazoa: Norena da argazkia?

Argazkilariak bere autore-eskubideak urratu direla esan du, eta argazkia kentzeko eskatu du. Wikipediatik ezetz esan diote, argazkia ez delako berea, tximinoarena baizik!

Selfie bat izatean, argazkilariak eskubide guztiak galdu omen ditu. Linbo legal batean omen dago gaia, eta egun gutxiren buruan argituko omen da.

Bitartean, guk, tximinoaren abileziaz gozatuko dugu. Irribarre ederra du eta!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean