12:12

Gaztea

Iragarpena

Berri Txarrak eta Rise Against, Barakaldoko BECen, urriaren 4an

eitb.eus

Berri Txarrakek bi kontzertu emango ditu aurten AEBko taldearekin: Barakaldoko BECen bata, urriaren 4an, eta Madrilen bestea, bi egun geroago. "Nazioarte mailako talde batek" osatuko omen du kartela.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Berri Txarrak euskal taldea Rise Against talde estatubatuarrarekin arituko da urriaren 4an Barakaldoko BECen, eta AEBko taldeak bi egun geroago, urriaren 6an, Madrilen, Barclaycard zentroan, eskainiko duen kontzertuan ere joko du Lekunberriko taldeak.

BECerako sarrerak 36 euroan izango dira salgai, 3.000 sarrera saldu arte. Horiek saldutakoan, baina, garestiago jarriko dituzte, guztiak agortu arte.

Aspaldiko harremana

Berri Txarrak eta Rise Against taldeen arteko harremana aspalditik dator. Izan ere, AEBko taldeko kantariak, Tim McIlrath-ek, Berri Txarrak taldearen "Denak ez du balio" kantan parte hartu zuen (Libre, 2003).

Berri Txarrakek hainbat kontzertutan jo du aurretik Rise Againstekin batera Latinoamerikan, eta Gorka Urbizu, Berri Txarrakeko gitarrista eta kantaria, behin baino gehiagotan ikusi dugu Chicagoko taldearen kontertuetan oholtza gainean; 2009an, Madrilen, esaterako.

Gozatu musikaz!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean