06:42

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Zetaken "Errepidean" iritsi da aste honetan Top Gaztea zerrendako lehen tokira

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarrenean geratu da 'Old Town Road', eta hirugarrenari eutsi dio, beste aste batez, Ed Sheeranen eta Justin Bieberren 'I Don't Care' arrakastak.

  • Zetak

    Zetak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Pello Reparazen Zetak proiektuaren "Errepidean" kantua heldu da aste honetan 'Top Gaztea' zerrendako lehen tokira. Lil Nas eta Billly Ray Cyrus, berriz, bigarren geratu dira, "Old Town Road" proposamenarekin. Hirugarrenari eutsi diote, bere aldetik, Ed Sheeranek eta Justin Bieberrek "I Don't Care" kolaborazioari esker. 

Ondoren, Lewis Capaldiren igoera nabarmena aipatu beharra dago, bederatzigarrenetik laugarrenera egin baitu gora, "Someone You Loved" abestiarekin. Bosgarren kokatu dira Esne Beltzakoak, "Izar" proposamenak lortutako botoei esker. Seigarren dago Amaiaren "El Relámpago", zazpigarren Nøgen taldearen Liv Til Døden diskoko "Keari" melodia eta zortzigarren, Don Patricio eta Cruz Cafuneren "Contando Lunares".

'Top 10'aren azken bi postuetan sailkatu dira Huntzaren "Buruz Behera" eta Billie Eilishen "Bad Guy".

1.- ZETAK: Errepidean

2.- LIL NAS ft BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)

3.- ED SHEERAN ft JUSTIN BIEBER: I Don't Care

4.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved

5.- ESNE BELTZA: Izar

6.- AMAIA: El Relámpago

7.- NøGEN: Keari

8.- DON PATRICIO & CRUZ CAFUNE: Contando Lunares

9.- HUNTZA: Buruz Behera

10.- BILLIE EILISH: Bad Guy

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean