06:32

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Amaiaren 'Quedará en Nuestra Mente' kantua, Top Gaztea zerrendaren lehen tokian

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarrenean sailkatu da Gatiburen 'Ez Naz Makurtuko', eta hirugarren, Elyellaren eta Rural Zombiesen 'Narcotic'.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Top Gaztea zerrendaren lehen postuan aldaketa izan da aste honetan; izan ere, Amaiaren "Quedará en Nuestra Mente" abestiak aurrea hartu dio Gatiburen "Ez Naz Makurtuko" kantuari. Hirugarren geratu da, bere aldetik, Elyellaren eta Rural Zombiesen "Narcotic".

Laugarren jarraitzen du, beste aste batez, Xatiroren "Beldurrik Gabe" proposamenak. Horrez gain, postu bat gora eginda, Tones And I australiarraren "Dance Monkey" dago bosgarren.

Ondoren, seigarren dago Lewis Capaldiren "Someone You Loved", zazpigarren Rosaliaren eta Ozunaren "Yo x Ti, Tu x Mi", eta zortzigarren Kygo eta Whitney Houstonen "Higher Love".

Azkenik, Ed Sheeran eta Khalid ditugu bederatzigarren ("Beautiful People"), eta Alie Gatiek itxi du Top 10 zerrenda, "It's You"ren erritmoan.

1.- AMAIA: Quedará en nuestra mente

2.- GATIBU: Ez Naz Makurtuko

3.- ELYELLA/RURAL ZOMBIES: Narcotic

4.- XATIRO: Beldurrik Gabe

5.- TONES AND I: Dance Monkey

6.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved

7.- ROSALIA/OZUNA: Yo x Ti, Tu x Mi

8.- KYGO ft. WHITNEY HOUSTON: Higher Love

9.- ED SHEERAN/KHALID: Beautiful People

10.- ALIE GATIE: It's You

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean