07:23

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Coldplayren 'Orphans', Top Gaztea zerrendaren gorenean

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

ETSren 'Aukera Berriak' abestiak bigarrenera egin du behera, eta hirugarrenari eutsi dio Zea Maysen 'Kea' proposamenak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bideoak (1)

Coldplayren "Orphans" proposamenak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendako lehen postua. Bigarren geratu da En Tol Sarmiento taldearen "Aukera Berriak", postu bat behera eginda. Postu berbera errepikatu dute hurrengo lau sailkatuek: Zea Maysen "Kea" (hirugarren), Dua Liparen "Don't Start Now" (laugarren), Willis Drummonden "Lehentasuna" (bosgarren) eta Black Eyed Peasen eta J Balvinen "Ritmo" (seigarren).

Lau toki gora eginda, zazpigarren sailkatu da The Weeknden "Blinding Lights". Atzetik, zortzigarren geratu da Xabi Solanoren eta Marenen "Euri Artean" kantua. Azkenik, Xabi Bandiniren "Bizipiztiak" kokatu da bederatzigarren, eta hamargarren, Maroon 5 taldearen "Memories".

1.- COLDPLAY: Orphans

2.- ETS: Aukera Berriak

3.- ZEA MAYS: Kea

4.- DUA LIPA: Don't Start Now

5.- WILLIS DRUMMOND: Lehentasuna

6.- BLACK EYED PEAS / J BALVIN: Ritmo

7.- THE WEEKND: Blinding Lights

8.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean

9. -XABI BANDINI: Bizipiztiak

10. -MAROON 5: Memories

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean