09:42

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Willis Drummonden 'Lehentasuna', Top Gaztea zerrendaren gailurrean

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Dua Lipari kendu dio lehen postua Iparraldeko hirukoteak. Black Eyed Peasek eta J Balvinek, bere aldetik, hirugarrenari eutsi diote 'Ritmo' abestiarekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Willis Drummond hirukoteak Top Gaztea zerrendako gailurrera iristea lortu du aste honetan, "Lehentasuna" melodiaren erritmoan. Hala, bigarrenera behera egin du Dua Liparen "Don't Start Now" proposamenak. Podiuma osatzen, bere aldetik, Black Eyed Peasen eta J Balvinen "Ritmo" aurkituko dugu, hirugarren lekuari eutsi baitio.

Astez aste gora egiten ari dira Xabi Solano eta Maren, "Euri Artean" abestia laugarren sailkatu delako, bosgarrenetik gora eginda. Aldi berean, indartsu dator Izaroren disko berriko "Paris" kantua, bi toki irabazi baititu. The Weeknden "Blinding Lights" pieza dago seigarren; Zetakekoen "Nirekin Topatu Naiz", zazpigarren; eta Zea Maysen "Kea", zortzigarren.

Honako lau pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Harry Stylesen "Adore You" (9) eta ETSren "Aukera Berriak" (10).

1.- WILLIS DRUMMOND: Lehentasuna

2.- DUA LIPA: Don't Start Now

3.- BLACK EYED PEAS / J BALVIN: Ritmo

4.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean

5.- IZARO: Paris

6.- THE WEEKND: Blinding Lights

7.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz

8.- ZEA MAYS: Kea

9.- HARRY STYLES: Adore You

10.- ETS: Aukera Berriak

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean