07:19

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Belakoren "Tie Me Up"entzat izan da Top Gaztearen lehen postua

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarren geratu da Skakeitanen "Bi Minutu" eta hirugarren, J Balvinen "Rojo".

  • Belako

    Belako

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Belakokoentzat izan da aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen postua, "Tie Me Up" kantuarekin. Skakeitanen "Bi Minutu" abestiak, ordea, bigarrenera egin du behera, astebetez gailurrean egon ostean. J Balvinen koloreak zeresana ematen ari dira zerrendan, nahiz eta aste honetan "Rojo"k postu bat galdu eta hirugarren dagoen. Ondoren, aurreko asteko toki berean daude Benne eta Gus D'Apperton, "Supalonely" abestiarekin. Bulegoren "Hegan" geratu da bosgarren.

Seigarren eta zazpigarren daude Izaro Andresen "Libre" (6) eta ETS eta Green Valleyren "Logela Honetan" (7).

Azkenik, honako hiru hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Dua Liparen "Physical" (8), Zetaken "Zeinen Ederra Izango Den" (9) eta Powfu eta Beabadoobeeren "Death Bed" (10).

1.- BELAKO: Tie Me Up

2.- SKAKEITAN: Bi Minutu

3.- J BALVIN: Rojo

4.- BENNE ft GUS D'Apperton: Supalonely 

5.- BULEGO: Hegan

6.- IZARO: Libre

7.- ETS ft GREEN VALLEY: Logela Honetan THE WEEKND: Blinding Lights

8.- DUA LIPA: Physical

9.- ZETAK: Zeinen Ederra Izango Den

10.- POWFU, BEABADOOBEE: Death Bed

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean