07:56

Gaztea

Uda

'Dida Fresh' saioa bueltan da uda honetan Gaztean

Gaztea

Uztailean eta abuztuan, 07:00etatik 11:00etara, goizeko konpainia onena izaten jarraituko dugu. Lehiaketak, albisteak eta kolaboratzaile ugari izango ditugu.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

'Dida Fresh' saioa bueltan da udako egun luzeekin batera. Goizeko 7:00etatik 11:00etara, konpainia ezin hobeaz gozatuko dute entzuleek. Uztailean, Antton Telleriak gidatuko du goizeko saioa. Berarekin batera, Jon Gotzon Aldaparena eta Andrea Aramburu egongo dira irratiaren beste aldean.

Abuztuan berriz, Xabin Fernandezek aurkeztuko du saioa, Edurne Garmendiaren eta Andrea Arambururen laguntzaz. Hirukoteaz gain, Maddalen Arzallus eta Ugaitz Alegria ibiliko dira estudioaren bueltan. Lehenak, Euskal Herriko albiste bitxienak ekarriko dizkigu astean hiru bider; bigarrena, ordea, hondartzaz hondartza eta igerilekuz igerileku ibiliko da, astean bi aldiz herritarren iritzia jasotzeko. 

Egunero kolaboratzaile bat egongo da 'Dida Fresh'en. Astelehenetan, Arnaitz Fernandez gazteak meteorologiaz hitz egingo digu, fenomeno bitxienei azalpena emateko asmoz. Asteartetan, Julen Sainz medikua izango dugu. Osasungintzaz hitz egingo digu Sainzek, Covid-19tik hasita, azala nola zaindu azaldu arte. Ainhoa Sanchezek asteazkenero udako moda kontuak ekarriko dizkigu. Instagramen ezagun egin den @EHfurgo erabiltzaileak, ostegunero, Euskal Herrian barrena furgonetaz lagundurik egiteko planak proposatuko dizkigu. Eta ostiraletan, amaitzeko, Belako taldeko Josu Ximunek hartuko du hitza eta Europako jaialdi ezberdinen nobedadeak eta tendentziak zeintzuk diren azalduko digu. 

Bestalde, bi lehiaketa berri jarriko ditugu martxan: 100 euro banatuko ditugu astero 'Bat, bi, hiru' lehiaketan eta tableta 'Dida Panelean'. Beti bezala, egunerokotasunari tiraka efemerideak, albisteak, elkarrizketak eta beste hainbat kontu ere izango ditugu.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean