07:47

Gaztea

2020-2021

Denboraldi berriari ekiteko formula onena dugu Gaztean!

Gaztea

Irailaren 7tik aurrera, ikasturte berria abiatuko dugu Gaztean. Ohiko saioekin jarraituko dugu, baina kolaboratzaile ugarik egingo du bat gurekin. Zuen zain gaude!

  • Dida saioko lantaldea: Antton Telleria, Edurne Garmendia, Jon Gotzon, Julen Telleria eta Xabin.

    Dida saioko lantaldea: Antton Telleria, Edurne Garmendia, Jon Gotzon, Julen Telleria eta Xabin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Dena prest dugu Gaztean denboraldiari berriari indarberrituta ekiteko, irailare 7tik aurrera.

Orain arteko apustuak sendo mantenduko ditugunez, goiza 'Dida' hasiko dugu!!! 07:00etatik 11:00etara, musika onenaz gain, kolaboratzaile berrien parte hartzea eskainiko dizuegu, Julen Telleriak aurkeztuta. Estudioan izango dira, halaber, Jon Gotzon, Antton Telleria eta Xabin Fernandez. Kolaboratzaile taldean, Jon Plazaola, Aitziber Garmendia, La Oreja de Van Gogheko Leire Martinez eta Maddalen Arzallus arituko dira, besteak beste.

Ondoren, musikari emango diogu protagonismoa Gaztean: egungo arrakastak, nobedadeak eta betiko klasikoak. Mikroaren bestaldean, Ainhoa Urretabizkaia arituko da 11:00etatik 13:00etara; Maider Gorostegi, 13:00etatik 15:00etara; eta Joseba Sacristan, 15:00etatik 17:00etara.

Arratsaldeak

'Gu' saioaren zigiluarekin ipiniko ditugu martxan arratsaldeak. Ibon Fernandezek eta Alain Perezek gidatuta, 20:00ak arteko tartean, kolaboratzaile askoren bisita izango dute.

20:00etan, ordea, diskoari buelta emango diogu, Julen Idigoras eta 'B Aldea'ren txanda izango delako. Musika-proposamen bereziak eta beste eduki pila ekarriko dizkigu 22:00ak arte, astelehenetik ostegunera.

22:00etatik 23:00etarako tartea Maider Gorostegik hartuko du bere gain astelehenik ostegunera; ostiraletan, berriz, Janire Caserok asteko 'Top Gaztea' errepasatuko du, lan asteari amaiera emateko.

Asteburuak

Larunbateko eta igandeko formula tarteak Ainhoa Vitoriak eta Janire Caserok aurkeztuko dituzte. Horrez gain, larunbat goizetan, 'Top Gaztea' zerrenda berrituko dugu 11:00etatik 13:00etara, Oihan Vega eta Oizeder Mayorekin.

Igande arratsaldeak Txurruren esku egongo dira Gaztean, 17:00etatik 20:00etara '2 Positive' saioari esker. Ondoren,'Boom Shaka Laka' irrati showa eskainiko dizuegu, Mikel Makalak proposatuta.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean