Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Zea Maysen "Atera" geratu da bigarren, eta hirugarren, Dua Lipak eta Dababyk sinatutako "Levitating".
Bideoak (1)
Nøgenen disko berriko "Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo" abestia indartsu gora egiten ibili da azken asteotan, eta TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokian kokatu da. Zea Maysen "Atera" piezak, beraz, gailurretik bigarrenera egin du behera. Podiuma osatzen, hirugarrenean dago Dua Lipak eta Dababyk sinatutako "Levitating".
Izaroren "Hainbeste" abestiak laugarren lekuari eutsi dio, entzuleen botoei esker. Atzetik du gainbehera doan "Dynamite", bosgarrenean. Bulegokoen "Kantu Bat" proposamenak izan du asteko gorakadarik nabarmenenetakoa, hamahirugarrenetik zazpi toki irabazita. Jarraian, 24K GOLDN eta Ian Diorren "Mood" pieza sailkatu da.
'Top 10'eko azken hiru kantuak honako hauek dira: Alizz eta Amaia Romeroren "El Encuentro" (8), Grises eta Jurgi Ekiza batu dituen "Galdu Arte" (9) eta azkenik, Xsakararen "Bide Okerretik" (10).
1.- Nøgen: Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo
2.- ZEA MAYS: Atera
3.- DUA LIPA ft. DABABY: Levitating
4.- IZARO: Hainbeste
5.- BTS: Dynamite
6.- BULEGO: Kantu bat
7.- 24K GOLDN ft IAN DIOR: Mood
8.- ALIZZ ft AMAIA: El Encuentro
9.- GRISES ft. JURGI EKIZA: Galdu Arte
10.- XSAKARA: Bide Okerretik
Zerrenda osoa, hemen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.