Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Era berean, Amaiaren "El Encuentro" eta Olivia Rodrigoren "Drivers License", berriz, bigarren eta hirugarren mantendu dira, hurrenez hurren.
Bideoak (1)
TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokiari eutsi dio Olatz Salvadorren disko berriko "Euria" proposamenak. Amaiaren "El Encuentro" eta Olivia Rodrigoren "Drivers License" kantuek, berriz, bigarren eta hirugarren jarraitzen dute, hurrenez hurren.
Entzuleen botoei esker lau toki gora eginda, The Weeknden "Save Your Tears" kokatu da laugarren. Ezpalaken "Hegan edo Hilik" ere indarra hartzen ari da, eta bosgarrenean dago. Atzetik, seigarren, Miley Cyrusen eta Dua Liparen "Prisoner" dago.
Ondoren, Zetakek eta Oques Grassesek sinatutako "Hitzeman" kolaborazioarentzat izan da zazpigarren postua; zortzigarrena, berriz, Duplarena da, "Mundua geldi" abestiarekin.
Azkenik, honako bi pieza hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Nathy Pelusoren "Delito" (9) eta ETSren "Egingo Dugu Eztanda" (10).
1.- OLATZ SALVADOR: Euria
2.- ALIZZ ft. AMAIA: El Encuentro
3.- OLIVIA RODRIGO: Drivers License
4.- THE WEEKND: Save Your Tears
5.- EZPALAK: Hegan edo Hilik
6.- MILEY CYRUS ft. DUA LIPA: Prisoner
7.- ZETAK ft. OQUES GRASSES: Hitzeman
8.- DUPLA: Mundua Geldi
9.- NATHY PELUSO: Delito
10.- ETS: Egingo Dugu Eztanda
Zerrenda osoa, hemen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.