08:38

Gaztea

Aste honetako sailkapena

The Weeknden "Save Your Tears" kantuarentzat, Top Gaztearen lehen postua

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Olatz Salvadorrek jarraitzen du bigarren, "Euria" proposamenarekin; hirugarren, berriz, Ezpalak taldearen "Hegan edo Hilik" dago aste honetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

TOP GAZTEA zerrendaren gorenean dago aste honetan The Weeknd musikari kanadarraren "Save Your Tears" kantua. Bigarren tokiari eutsi dio, bere aldetik, Olatz Salvadorren disko berriko "Euria" proposamenak. Hirugarren, podiuma osatzen, Ezpalak taldearen "Hegan edo Hilik" kokatu da, entzuleen botoei esker.

Jarraian, Olivia Rodrigoren "Drivers License" sailkatu da laugarren, lehen postua galdu ostean. Dupla bikote arabarrak, ordea, gora egiten jarraitzen du, eta bosgarren dago "Mundua Geldi".

Toki bana irabazita, seigarrenera eta zazpigarrenera igo dira, hurrenez hurren, Nathy Pelusoren "Delito" eta Tiestoren "The Business".

Azkenik, honako hiru pieza hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Merina Grisen "Saiatzen Naiz" (8), Alizz eta Amaiaren "El Encuentro" (9) eta Taylor Swiften "Willow" (10).

1.- THE WEEKND: Save Your Tears

2.- OLATZ SALVADOR: Euria

3.- EZPALAK: Hegan edo Hilik

4.- OLIVIA RODRIGO: Drivers License

5.- DUPLA: Mundua Geldi

6.- NATHY PELUSO: Delito

7.- TIESTO: The Businnes

8.- MERINA GRIS: Saiatzen Naiz

9.- ALIZZ ft. AMAIA: El Encuentro  

10.- TAYLOR SWIFT: Willow

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean