Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Bigarren eta hirugarren postuetan ere ez da aldaketarik izan. Bigarren dago Zetaken "Akelarretan" eta hirugarren, Dua Liparen "We're Good".
Bideoak (1)
Aste honetan, ez da aldaketarik izan TOP GAZTEA zerrendaren lehen hiru postuetan. Anne Lukinen eta Gorka Urbizuren "Lisboa" kolaborazioak jarraitzen du lehen tokian. Ondoren, Zetaken "Akelarretan" dago bigarren, eta hirugarrenari eutsi dio Dua Liparen "We're Good" proposamenak.
Chica Sobresalto eta Zahara kokatu dira laugarren, "Adrenalina"ren melodian. The Weeknd eta Ariana Granderen "Save Your Tears" dago bosgarren, eta hiru toki irabazita, seigarrenera egin du jauzi Nøgen taldearen "Erori Arte" abestiak. Zazpigarren, bere aldetik, "Montero" dago, Lil Nas X raperoak sinatuta.
Azkenik, honako hiru abesti hauek osatzen dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: "Gure Izarrak" (Bulego), "Follow You" (Imagine Dragons) eta "Delito" (Nathy Peluso).
1.- ANNE LUKIN ft. GORKA URBIZU: Lisboa
2.- ZETAK: Akelarretan
3.- DUA LIPA: We're Good
4.- CHICA SOBRESALTO / ZAHARA: Adrenalina
5.- THE WEEKND / ARIANA GRANDE: Save Your Tears
6.- NØGEN: Erori Arte
7.- LIL NAS X: Montero (Call Me By Your Name)
8.- BULEGO: Gure Izarrak
9.- IMAGINE DRAGONS: Follow You
10.- NATHY PELUSO: Delito
Zerrenda osoa, hemen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.