10:19

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Olivia Rodrigoren "Good 4 you" abestiak Top Gaztea zerrendaren lehen postuari eutsi dio

EITB.EUS

Hirugarrenetik bigarrenera gora egin du Zea Maysen "Adore" piezak, eta hirugarrean indartsu sartu da Rauw Alejandro, "Todo de ti" arrakastak jasotako botoei esker.

  • Olivia Rodrigo

    Olivia Rodrigo

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Olivia Rodrigoren "Good 4 You" arrakastak TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokiari eutsi dio bigarren astez, entzuleen botoei esker. Ondoren, bigarren geratu da Zea Maysen "Adore" eta indartsu kokatu da hirugarren Rauw Alejandroren "Todo de ti", sei postu irabazita.

Izaroren "Oso Blanco (Plata)" dago laugarren, "25. Artikuloa" Idoiaren eta Eñaut Elorrietaren elkarlana bosgarren, eta Nikotinaren "Kondorraren Hegaldia" seigarren.

Imagine Dragonsen "Follow You" abestiak indarra galdu du, bi toki galdu baititu: zazpigarren dago aste honetan. Bulegokoek zortzigarren jarraitzen dute, "Bueltan Da"ren doinuan.

Olatz Salvadorren eta Idoiaren "Gelditu Hor" (9) eta Huntzaren eta Doctor Pratsen "Haizeak" (10) kantuek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda.

1.- OLIVIA RODRIGO: "Good 4 You"

2.- ZEA MAYS: Adore

3.- RAUW ALEJANDRO: Todo de ti

4.- IZARO: Oso Blanco (Plata)

5.- IDOIA/EÑAUT ELORRIETA: 25. Artikuloa

6.- NIKOTINA: Kondorraren Hegaldia

7.- IMAGINE DRAGONS: Follow You

8.- BULEGO: Bueltan Da

9.- OLATZ SALVADOR/IDOIA: Gelditu Hor

10.- HUNTZA/DOCTOR PRATS: Haizeak

Zerrenda osoa, hemen ikusgai.

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean