Gaztea
Musika
B. F | EITB Media
2000ko hamarkadan nazioarteko arrakasta izan zuten emo-pop taldeak bilduko ditu festibalak. Urriaren 22an izango da, Las Vegasen.
Paramore. Argazkia: @lindseybyrnes
When We Were Young festibalaren lehen edizioak 2000ko hamarkadako emo-pop talde ezagunenak bilduko ditu, 2022ko urriaren 22an Las Vegasen (AEB) egingo den jaialdi erraldoian. My Chemical Romance eta Paramore dira kartelburuak, baina ez izen garrantzitsu bakarrak: Avril Lavigne, Bright Eyes, Wolf Alice eta AFI taldeak ere bertan izango dira, beste askoren artean.
Jaialdiaren izaera nostalgikotik haratago, TikToken ezagun egun diren pop-punk taldeei ere aukera emango die When We Were Youngek. Bertan izango dira Meet Me @ the Altar, Lil Huddy eta Nessa Barrett, besteak beste.
Jaialdiko kartela
Sarrerak abenduaren 21ean jarriko dituzte salgai, hemen.
Sareetako oihartzuna
Belaunaldi oso baten soinu bandako taldeak diren heinean, kartelaren iragarpenak hautsak harrotu ditu sare sozialetan. Gonbidatuak zeintzuk izango diren ezagutzera eman ostean, emo estetikaren inguruko memeek Twitter hartu dute.
When we were young... Itll be a dream come true.. #WhenWeWereYoungFest pic.twitter.com/0q6NUuBjDN
— Vanflyhigh ¿| AxieDex | VAM (@vanflyhigh30) January 19, 2022
me going to vegas to go #WhenWeWereYoungFest #WWWYfest pic.twitter.com/6J87YjI1S7
— lorraine. (@triaslor) January 19, 2022
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.