10:57

Gaztea

Shakirak “Me enamoré” abestiaren bideoklipa aldatu du bost urteren ostean: zergatik?

Aldaketak Rauw Alejandrorekin elkarlanean ateratako “Te Felicito” abestiarekin du zerikusia.

  • Shakira

    Shakira. YouTubetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Shakira eta Rauw Alejandrok elkarrekin egindako Te Felicito abestiak stream plataformak harrotu ditu. Kantaren estreinaldiak eztabaida piztu du sarean, besteak beste, Shakiraren bikotekide ohiari bidalitako mezu gisa ulertu baitute erabiltzaile askok.

Te Felicitoren bideoklipean zehar, Rauw Alejandro robot itxura hartzen doa, "Te felicito, qué bien actúas, de eso no me cabe duda, con tu papel continúa" leloa entzuten dugun bitartean.


Baina bideoklipeko robota ez da artista kolonbiarraren azken abestian gelditu, Me enamoré kantaren biedokliparen miniaturan (YouTuben agertzen den argazkia) jarri berri dutela ikusi baitugu. Orain arte Shakira agertzen zen argazkian, bakarrik, baso batean. Orain, baina, Te Feliciton agertzen den robotaren antzeko bat txertatu dute irudian.

Aldaketa misteriotsuak hainbat irakurketa izan ditu sare sozialetan. Bikotekide ohiari bidalitako mezuaren hipotesiaren gainetik, marketing estrategia bitxia iruditu zaie erabiltzaile gehienei.

Shakira, 'Me enamoré'ren bideoklipean. YouTubetik ateratako irudia

Shakira, 'Me enamoré'ren bideoklipean. YouTubetik ateratako irudia

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean