13:53

Gaztea

Saio berezia

Udako denboraldia estreinatuko dugu gaur, Sopelako hondartzan, “Dida Fresh” bereziarekin

B. F. | EITB Media

10:00etatik 13:00etara bitartean, udako lehen “Dida Fresh” egingo dugu Sopelako Atxabiribil hondartzatik zuzenean.

  • ''Dida Fresh''eko lantaldea

    "Dida Fresh"eko lantaldea. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ikasturtea bukatuta, udari gogotsu helduko diogu Gaztean.

Gaur goizean, zuzeneko saioa egingo dute "Dida!"ko kideek Sopelako Atxabiribil hondartzan.

10:00etatik 13:00etara, hainbat gonbidatu pasatuko dira udako denboraldiko lehen saiotik.

Hasteko, Leti Canales surflaria etorriko da 10:30ean. Elkarrizketaz gain, erronka berezia botako diogu kirolariari. Zein? Adi Gazteako sare sozialei!

11:30ean, June Ansoleaga ETBko aurkezle sopelarrak denboraldia bedeinkatuko digu. Gainera, ohorezko sorosle izendatuko dugu eta gure urrezko txilibitua emango diogu zuzenean.

Hirugarren gonbidatua Afrika Bibang musikaria izango da, 12:30 aldera. Zuzenean abestuko digu, udatiarren denboraldia behar bezala hasteko.

Bestela, udako saioko atal berriak estreinatuko ditugu, eta gerturatzen direnen artean sari berezi bat banatuko dugu: EHZ jaialdirako sarrerak!

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean