11:50

Gaztea

Jaialdiak

Zahara, Ivan Ferreiro, Ginebras, Maren, Dupla eta Ezpalak, asteburu honetan, Irun Zuzenean jaialdian

B. F. | EITB Media

Iraileko azken asteburuan, espainiar Estatuko zein Euskal Herriko hainbat artista entzutetsu zuzenean ikusteko aukera izango da Ficoban, Gaztearen babespean.

  • Zahara

    Zahara. Argazkia: @sharonlopez

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irun Zuzenean jaialdiaren beste edizio bat egingo da Ficoban irailaren 30etik urriaren 1era bitarteko asteburuan, Gaztearen babespean.

Zahara eta Ivan Ferreiro kartelburuez gain, Ginebras, Maika Makovski eta Jordana B artistek astinduko dute Irun Zuzeneaneko oholtza.

Euskal eszenako proposamenik ere ez da faltako, Maren, Ezpalak, Dupla, Impacto Vudu eta Malfortaren musikaz gozatzeko aukera izango baita.

Asteburu osorako abonuak salgai daude 30 euroan hemen.

Irun Zuzeneanen kartela

Irun Zuzeneanen kartela

Babesle gisa, Gazteak hainbat sarrera zozkatuko ditu irailaren 12ko astean. Irun Zuzenean jaialdira joan nahi duzula? Adi, "Dida!" eta "Gu" saioetan eta gure Instagram profilean hainbat sarrera bikoitz banatuko ditugulako!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean