12:00

Gaztea

Zinemaldia

Euskal Zinemaren itxiera ekitaldia zuzenean kontatuko dizugu Gaztearen Twitch kanalean

B. F. | EITB Media

2deoren eskutik eta Ibon Fernandezek gidatuta, aurtengo Zinemaldiak utzitakoaren errepasoa egingo dugu.

  • Ibon Fernandez

    Ibon Fernandez. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gazteak 70. Zinemaldiaren amaieraren jarraipen berezia egingo du, Twitch bidez. Donostiako zinemaren festako ekitaldi nagusiak jarraitu ditugu, Ibon Fernandezen eskutik, Gaztearen Twitch kanalaren estreinaldian.

Itxiera ekitaldiaren berri emateko, hainbat gonbidatu izango ditu Ibon Fernandezek, Tabakalerako 2deorekin egindako elkarkalean.

Alde batetik, Gaizka Izagirre kazetari eta zine aritua izango du bidelagun, aurtengo Zinemaldian parte hartuko duten produkzioen informazio guztia emateko.

Bestetik, hainbat kolaboratzaile pasatuko dira Gaztearen mahaitik, Zinemaldiko saritu eta gonbidatuen lookak zuzenean komentatzeko.

Jon Fernandez arduratuko da alfonbra gorriko giroaren berri emateaz, eta zuzenean konektatuko dugu berarekin, gertatzen den guztia bertatik bertara kontatzeko.

Twitcheko zuzenekoaz gain, Gaztearen Twitter, Instagram eta Facebooken ere izango da Zinemaldiaren jarraipena egiteko aukerarik.

Emanaldien ordutegiak

Irekiera ekitaldiaren (irailak 16) zuzenekoa 20:00etan abiatuko dugu. Gala ordu erdi beranduago hasiko bada ere, alfonbra gorriaren seinalearekin bat egingo dugu aurretik.

Euskal Zinemaren Galaren (irailak 20) jarraipena, ostera, 19:00etan hasiko da. Aurten gurean ekoiztu diren filmen errepasoa egingo dute Ibon Fernandezek eta Gaizka Izagirrek.

Bukatzeko, itxiera ekitaldiaren (irailak 24) Twitch zuzenekoa 20:00etan hasiko da. Zinemaldiak emandakoa, filmen balorazioa, banatutako sariak eta Donostiara gerturatu diren aurpegi ezagunen inguruko txutxumutxuak izango dira protagonista azken eguneko saioan.

Zinemaldiko astean Donostian gertatuko den guztia galdu nahi ez baduzu, jarraitu Gaztearen Twitch kanala.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean